Sukaldean hasi aurretik, ezinbestekoa da lehengai onenak eskuratzea kalitatezko plater bat prestatu nahi badugu. Horretarako, super merkatu handietatik ahalik eta gehien aldentzea eta herriko azoketara gerturatzea da onena; ahal dugun heinean, noski.
Ordiziako azoka Euskal Herriko zaharrenetakoa da, aurten ospatzen du 500. urteurrena. Han, asteazken goizero, Goierri eskualdeko baserritar eta ekoizleak biltzen dira beren produktuak saltzeko: onddoak, gazta, sagardoa, lekaleak eta barazkiak, eztia, hestebeteak, landareak, kimuak, fruituak edota tresnak.




