txanita


Piper pastela

  • 2 tipula, zerrendatan moztua
  • Baratxuri ale 1, xerra mehetan moztua
  • Piper gorri poto bat (pisu garbia 350g)
  • Baso erdi bat ardo txuri
  • 7 arrautza
  • Olioa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Gurina

Zartagin batean tipula eta baratxuria zorrotada bat oliorekin eztitzen jarri.

Biguntzen direnean, piperrak (ur eta guzti) eta ardoa gaineratu eta gogoko duzuen neurrian gatzpipertu ondoren, 30 minutuz su bajuan egosten utzi.

30 minutuak igaro ondoren zartagiko osagaiak ondo birrindu ( lodia geratu behar du, bestela arrautza gehiago bota).

Ondo birindu ondoren, irabiatutako arrautzak gaineratu eta gurinez estalitako molde batean hustu.

Aldez aurretik labea 180-200ÂșC tara berotu eta gutxi gora behera ordu betez maria bainuan labean erre.

Jarraitu irakurtzen