TXERRI TXULETAK SAGARREKIN
8 txerri txuleta ertain
4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe
Xorta bat limoi zuku
Kanela, ezpaltxo bat
Gurina, mutur eder bat
Oliba olioa eta gatza
Gutxienez bi txandatan egingo ditugu txuletak, egos ez daitezen. Su bizi-bizian. Xorta bat oliba olio isuri eta bi aldeetatik txigortuko ditugu txuletak kanpotik gorri eta barrutik mamitsu gera daitezen. Gatza emango diegu, oparo, atera baino lehentxeago.
Sua guztiz apaldu eta gurin muturra erantsiko dugu paderan. Urtu eta apartzen hasi orduko gaineratuko ditugu sagar atalak, limoi zukuan bustiak. Su ertainean salteatuko ditugu. Kanela ezpaltxoa erantsi eta gorritzen utziko dugu guztia, erre gabe, 8 bat minutu guztira. Tanta batzuk calvados edo brandy isuri ahal izango ditugu bukaeran. Haragi salteatuarekin zerbitzatuko ditugu sagar hauek.
Etiketak: Txerria
