TXISTORRA MIKROUHINETAN FRIJITZEKO ERA
Sukaldeko papera jarri plater xabal batean, hiru kapa. Paper horren gainean txistor puskak paratuko ditugu. Beste hiru paper-kapa jarri eta platera mikrouhinen labean sartu, potentzia handienean (650 w.), zirtaka hasten direla ikusten dugun arte, txigortzen hasten diren arte.
Soberako koipea paperean geldituko da, eta ez, zorionez, gerrian bueltan-bueltan, gure alozetan. Txistorra bero eta frijituta geldituko da, eta harekin sekulako ogitartekoa egin dezakegu. Eta paderarik ere zikindu gabe. Platera ontzi-garbigailuan sartu eta dena txukun-txukun. Hori zoriona!
Etiketak: Hestebetea
