URDAIAZPIKOA MIKROUHINETAN FRIJITZEKO ERA
Plater eta zartaginik garbitu nahi ez eta ametsetan urdaiazpiko ogitarteko bat agertzen zaigunerako.
Sukaldeko papera jarri plater xabal batean, bi kapa. Paper horren gainean urdaiazpiko zerrenda meheak luze-luze paratuko ditugu, bata bestearen gainean egonik ere berdin da. Beste bi paper-kapa jarri eta platera mikrouhinen labean sartu, potentzia handienean (650 w.), zirtaka hasten direla ikusten dugun arte, txigortzen hasten diren arte.
Soberako koipea paperean geldituko da, eta ez, zorionez, gerrian bueltan-bueltan, gure alozetan. Urdaiazpikoa bero eta frijituta geldituko da, eta harekin sekulako ogitartekoa egin dezakegu. Gazta xerra batzuk jarriz gero urdaiazpikoarekin, beroak gazta bigunduko du. Hori oturuntza. Eta paderarik ere zikindu gabe. Platera ontzi-garbigailuan sartu eta dena txukun-txukun. Hori zoriona!
Etiketak: Hestebetea
