TXIRLAK SALTSA BERDEAN

 perrexila.jpg

Kg bat txirla
3 baratxuri ale, pikatuak
Litro laurdena ur bero
4 koilarakada oliba olio birjina
Perrexil pikatua
Irina, ximiko bat
Zorrotada bat ardo zuri

Kazola zabal apal batean jarriko dugu baratxuri xehatua eztitzen. “Dantzan” hasi denean, gorritu gabe, erantsiko dugu irina. Koilara batez nahasiko dugu. Ardoa eta ur beroa isuriko ditugu ondoren. Minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Txirlak erantsi eta berotasun horretan edukiko ditugu, ireki arte (tapa batez estaliko dugu, ahal izanez gero, kazola). Ireki ahala aterako ditugu txirlak kazolatik; halatan, irekitzen zailak direnek jasango duten berotasun handiak ez ditu irekitzen errazak direnak hondatuko. Txirlaren bat egoskor azaltzen bazaigu, hobe da baztertzea. Guztiak ireki bezain laster, kazolara bihurtuko ditugu berriro txirla guztiak. Perrexila emango diegu ondoren gainetik.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi