TXOKOLATE BEROA

txokolatea.jpg

Litro erdia esne
Gurina, zati eder bat
100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
2 koilarakada azukre beltz

Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean. Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean. Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari. Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi