TXOKOLATE TARTA MAMITUA

Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea
Litro erdia esnegain
100 g azukre
5 arrautza
90 g txokolate beltz
30 g txokolate esnedun

Urtu eta gainerako osagaiekin nahasiko dugu txokolatea, hotzean jorik. Labean orearekin gorrituriko moldean isuriko dugu ondoren orea. Aurrez 150º-tan beroturiko labean sartuko dugu ondoren, eta hartan edukiko dugu 20-30 minutuan. Mamitsu geratuko da barrua, bestela lehortu egiten da. Labeko tenperatura errespetatu behar da. Moldeari eragin eta barrua dardarka ageri behar du. Oso garrantzitsua da hau, horrela bada krematsu geldituko da hoztu eta gero. Tartaren estalkia egingo dugu ondoren. Hona hemen osagaiak:

100 g txokolate beltz
50 g txokolate esnedun
Koilarakada eder bat gurin hotz
5 koilarakada esnegain urtu

Mikrouhinetan, indar apalenean, urtuko ditugu txokolateak gopor batean, kontu handiz, erre ez daitezen. Labetik atera bezain laster erantsiko ditugu, bira eta bira, gurina eta esnegain urtua. Ongi loditu eta azal distiratsua lortu duenean irauliko dugu txokolatea labean erretako tartaren gainean. Egoki banatuko dugu txokolatea gainazal guztian. Prest dago. Bi geruzatan mamituriko tarta bat.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi