KUKULU ENTSALADA

12 kukulu, trinkoak eta garbituak
Baratxuri ale bat azalik gabe eta xehatua
Sagardo-ozpina, bi zopa-koilarakada
Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
Gatza

Katilu batean oliba olio birjina, baratxuri xehatua eta ozpina jarri, eta nahasi dena sardexka batekin.
Kukuluak garbitu, zurtoin aldea eta kanpoko hostoak baztertuz. Lau zati egin bakoitza eta hostobanatu. Sartu uretan, bertara lehenago ozpin edo lixiba tanta batzuk botata. Garbitutakoan, xukatu eta lehortu kontu handiz. Plater batean jarri letxuga hostoak eta bota gainetik ozpin-saltsa, eta utzi pausatzen ordu erdiz, saltsaz blai egin daitezen. Tarteka jiratzen baditugu, hobe.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi