ZIGALA, LEKA ETA TOMATE ENTSALADA

Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak
24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak
Tipulin bat, pikatua
2 tomate umo, erdi tamainakoak, zurituak eta dadotan moztuak
10 koilarakada oliba olio birjina
4 koilarakada sagardo-ozpin
Gatza

Gopor edo entsalada-ontzi zabal batean ipiniko ditugu lekak, epeldu ondoan. Gopor txiki batean nahasiko ditugu tipulina, tomateak, ozpina, olioa eta gatza. Biraka erabiliko ditugu gai guztiak ongi nahasteko. Ozpin-olioaren erdia garaztatuko dugu leka epelen gainean, eta bizi-bizi nahasiko ditugu ondoren.
Gisa horretan onduriko leken gainean ipiniko ditugu zigalak, zuriturik eta epel, eta ozpin-olioaren beste erdia erantsiko dugu ondoren. Mahairako prest egongo da orduan entsalada.
Zigala egosien buruak zupaka jango ditugu, dotrinak agindu bezala, entsaladaren aurretik edo ondotik.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi