ARROZ TORTILLA

20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin
8 arrautza, joak
Perrexila, xehatua
Gatza

Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. Bilduz mamituko dugu tortilla, oso egina geratuko zaigu kanpoaldetik baina mamitsua barrutik. Bero zerbitzatu.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi