ARROZA BARAZKIEKIN

3 koilarakada handi oliba olio birjina
Porru bat, pikatua
Azenario bat, xerratan moztua
Tipula bat, pikatua
Xorta bat leka, haririk gabe eta zatituak
2 eskukada txanpinoi, zatituak
4 orburu garbi, laurdenkatuak
Alberjinia bat, dadotan moztua
Bi baratxuri ale, xehatuak
4 koilarakada tomate saltsa
500 g arroz
1,3 l oilasko-salda edo ur
Gatza

Kazola zabal batean, olio isuri eta porrua, azenarioa eta tipula gozatuko ditugu su eztian, 5 minutuko denbora-tartean. Lekak, txanpinoiak, orburuak, alberjinia eta baratxuria erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez. Su eztian edukiko dugu guztia beste 10 minutu gehiagoan. Tomate saltsa gaineratu eta gero irauliko dugu arroza. Kontu handiz nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren. Gatz puntua neurtuko dugu ondoren eta gatz pittin bat gehiago emango dugu behar izanez gero. Ura bota badugu, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu, arroza behar bezala gozatzeko. Kazola estali eta su eztian egosiko dugu guztia, 16/18 minutu inguruan. Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, arroza minutu batzuetan pausatzen utzi –kazola estalita–, eta berehala zerbitzatuko dugu.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi