ATUN ARRAUTZOPILA

Koilarakada bat oliba olio
Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak
4 atun puska eder (atuna oliotan edo eskabetxean), xukatua eta izpitua
8 arrautza
Gatza

Katilu handi batean atuna jarri eta perrexila gehitu. Arrautzak jo eta gero atunarekin eta perrexilarekin nahasi, gatz ale batzuekin. Su bizi-bizian jarri zartagina eta koilarakada bat oliba olio bota; gero, agudo, arrautza joak eta atuna isuri. Tortilla ongi mamitu, sobera lehortu gabe. Entsalada batekin, bikain.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi