AZA ELTZEKARIA

Aza bat
Porru bat
Azenario bat
2 baratxuri ale
Oliba olioa, zorrotada bat
Zankar hezur bat, txahalarena
Txerri saiheskia, puska bat
Txerri urdaia eta giharra, puska bat
Behi zankar handi baten puska bat
Txorizo bat, freskoa
Perrexil adaxka batzuk
Eskukada bat txitxirio, bezperan beratuak
2 patata, zati handitan moztuak
Eskukada bat fideo
Ura eta gatza

Barazki guztiak garbituko ditugu lehenik. Aza hostotan banatu eta osorik utziko ditugu porrua eta azenarioa. Eltze zabal batean ipiniko ditugu gai guztiak, txorizoa eta patatak izan ezik, ur beroaz estaliak, eta olioa gaineratuko diegu ondoren. Su ertainean edukiko dugu guztia egosten 3 bat orduz eta tartean behin aterako dugu aparra. Presio-eltzea erabiliz gero, aski izango dugu ordubete. Egosaldi bukatu baino ordu erdia lehenago sartuko ditugu txorizoa eta patatak. Presio-eltzea erabili badugu, egoste denbora igarotakoan eltzea ireki eta estali gabe edukiko ditugu txorizoa eta patatak beste 25 bat minutuan egosten. Bi “iraulitan” zerbitzatuko ditugu gaiak: zopa lehenik –salda koiperik gabe eta fideoak–, eta gainerakoak ondoren, txitxirioak edo txitxirioak aza, barazki, patata, txorizo, txerri saiheski, urdaia eta zankarrarekin batean.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi