HARAGI SALDA

Atzealdeko zankarra, puska koxkorretan moztua. 500 g
Oilo laurden bat
Tipula bat
2 azenario
Porru bat
Eskutada bat txitxirio
3 litro ur
Oliba olio pixka bat

Kazola zabal batean, oliba oliotan, haragi puskak frijitu, franko gorritzen diren arte. Tipula txiki-txiki egina gehitu eta beste 5 minutuan egosi su eztian. Gero oilaskoa edo oiloa erantsi, baita gainerako osagaiak ere, eta urez estali. Su motelean egosi dena ordubetez. Bitsaderarekin saldaren gainera agertzen diren hondarrak bereiziko ditugu. Denbora pixka bat iraganik, salda iragazkitik pasarazi eta hozkailuan sartu hoztu dadin, sobran den gantza mamitu ondoren errazago izan dadin kentzea. Zopa edo saldak egiteko erabili, edo gure gisatuei eransteko. Besterik gabe, ongi berotuta, lehenbiziko plater ederra da fideo eskutada bat botata. Haragi egosia, ehunak eta gantzak bereizita, tomate saltsa pixka batekin edo piperradan jan dezakegu. Edo tortillan: “ropa vieja”.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi