BRUSELATXOAK BARATXURIEKIN

400 g bruselatxo
2 baratxuri ale, xerratan moztuak
8 koilarakada oliba olio
Gatza

Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu azak eta 15/20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten. Xukatu eta berotasunean edukiko ditugu. Padera txiki batean, “dantzan” jarriko ditugu bi baratxuri aleak oliotan. Xukatu berri ditugun azen gainean isuriko dugu baratxuri-olio errea. Dastatu eta gatz puntua zuzenduko dugu, behar izanez gero. Olio gutxiago erabil dezakegu eta, haren orde, gurin puska eder bat erantsi bukaeran.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi