BRUSELATXOAK URDAIAZPIKOAREKIN
400 g bruselatxo
50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan
2 baratxuri ale
dl bat oliba olio
Gatza
Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu azak eta 15/20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten. Padera txiki batean, olioaren hiru laurden ipiniko dugu eta bi baratxuri ale frijituko ditugu hartan. Azak egosten ari diren eltzean isuriko dugu guztia. Kontuz zipriztinekin. Gainerako olioa hartu, lehengo padera berean jarri eta hartan gorrituko dugu urdaiazpikoa. Honek emango dio azari falta zaion grazia. Dastatu eta gero, gatza emango diogu behar izanez gero.
Etiketak: Bruselatxoa
