ARROZESNE PATTARRA
900 g esne
900 g esnegain likido
200 g arroz
300 g azukre
10 koilarakada kanela pattar edo uxuala
Kanela txotx txiki bat
Esnea eta esnegaina kazola batean sartu eta irakiten jarri su motelean. Lehenbiziko borborrak hasi eta berehala, azukrea, arroza eta kanela txotxa gehituko ditugu, eta beste 20 minutuz utziko dugu irakiten, baina ez indar handiz. Denbora hori iraganik, nahastura epeltzen utziko dugu eta iragazkitik pasatuko dugu. Azkenik, pattarra eman eta hozkailuan sartuko dugu freska dadin. Botilatu egin genezake. Hozkailuan 3 bat egun iraungo du. Egun gehiago pasatuz gero, esnekia mingortzeko arriskua dago eta, jakina, pattarra galaraztekoa.
