KAKAHUETE PATTAR KREMATSUA
22,5 cl ur
75 cl esne
Kakahuete gurina, 100 g
30 g azukre
Kakao hauts zimiko bat
Gatz pixar bat
Ron urtetsua, 4 koilarakada handi
Ura eta esnea irakinarazi eltze batean eta, borborka hasten den momentuan, gainerako osagaiak gehituko ditugu. Irabiagailu baten besoa sartu eta indar handienean egin dezala lan. Gero beste 5 minutuz irakiten utzi. Nahastura iragazkitik pasarazi eta hozten utzi baino lehenago, berriz irabiatu, bizi-bizi. Koilarakada batzuk ron isuri eta ongi nahasi. Botila batean sartu eta hozten utzi.
Etiketak: Esnea
