LIKORE PONTXEA

Errezeta honen araberako kopuruak egundainoko oturuntza baterako dira. Bukaera hoberena opa dizuet nik guztioi. Eutsi goiari!

Kg bat azukre
Botila bat cointreau
Litro laurdena ron zahar
Litro laurdena benedictine
4 laranja, puskatan
4 sagar, puskatan
4 banana, xerratan
Mahats mordo eder bat, aletua
2 udare, puskatan
4 aran, hezurrik gabe eta zurituak, puskatan
Meloi erdia, dadotan moztua
3 mertxika, zurituak eta puskatan, naturalak edo almibarrean
2 limoi oso, azalarekin, ataletan moztuak

Beratzen utziko ditugu gai guztiak, betekada baino 24 ordu lehenago, lurrezko tina handi batean edo xanpaina-ontzi izugarri batean edo ahal dugun tokian nahasiak. Fruta ere bestelakoa izan daiteke, merkatuaren eta norberaren gustuen arabera, angurriak, mandarinak, kakiak, eta abar… Koadrilako lehen lagun xaharrak hartu baino lehentxeago, edabe hau erantsiko dugu:

4 botila ardo zuri (txakolin on bat ere izan daiteke)
6 botila cava edo champagne brut, oso hotza
Izotza, ugari eta koskor loditan.

Biraka nahasi, nahastea dastatu eta parrandan hasiko gara. Errezeta honek badu gauza on bat, goizeko seietarako mokoiloa kristorena da, sekulakoa, eta gosea ere berebizikoa. Jendeak hondoko fruta-puskak jango ditu, beste erremediorik gabe, ahitu egingo baitira ordurako soberan geratu diren pintxoak eta patata tortilla idorra.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi