MASUSTA EDARI GASDUNA

Masustak, eskutada eder bat
Limoi erdiaren zukua
Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Baso-irabiagailu batean ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu. Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.
Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi