TXAKOLIN SANGRIA KAIA ERAN

Kalitate oneko txakolina, botila bat
Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
Limoi schweppes baten erdia
Laranja schweppes baten erdia
Whiski pixka bat
Cointreau pixka bat
Azukre pixka bat
Izotzak

Pitxer eder batean txakolin botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, edari gasdunak, whiskia eta cointreaua. Txakolina garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi