WHISKI ETA KANELA PATTARRA

125 g azukre
300 g esne
900 g esnegain likido
10 koilarakada whiski
2 kanela txotx

Esnea, esnegaina eta azukrea eltzea batean nahasi. Kanela txotxak sartu ondoren, sutan jarriko dugu 2 minutuz-edo irakin dezan. Itzali, plater batekin estali eta epeltzen utziko dugu. Orduan whiskia gehitu eta nahastura iragazkitik pasaraziko dugu botila batean sartzeko. Hozkailuan sartu eta pattarra hotz-hotza zerbitzatu, izoztua kasik.

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi