ENDIBIA ENTSALADA GAZTAREN OZPIN-OLIOAREKIN

12 endibia ertain
Puska bat gazta urdin, Roquefort edo Cabrales, 200 g inguru
4 koilarakada sagardo-ozpin
12 koilarakada oliba olio
Ximiko bat piperbeltz, ehoa

Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde bat utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez edo urazak zentrifugatzeko gailuan. Irabiagailu baten ontzian ozpina, olioa eta gazta sartu eta indar betean eragingo diogu makinari, saltsa leun, krematsu eta koipetsu bat lortu arte.
Entsalada-ontzian ipiniko ditugu endibia hosto garbiak; gatz-pipertu eta saltsa egin berriaz garaztatuko ditugu ondoren. Iraulka eragin eta nahasi ondoan, hainbat minutuan utziko ditugu ongailu horretan bustitzen. Mahairako prest edukiko dugu orduan entsalada.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi