PATATA ETA PERREXIL ENTSALADA

Kilo bat patata, uretan egosiak, zurituak
Perrexil sorta bat gehiegi xehatu gabea
Oliba olio birjina
Limoi zuku pitin bat
Gatza eta piperbeltz eho berria
Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea, piperbeltza ematea ontzi batean. Olioa eta limoi zukua (lehenago katilu batean nahasia) sardexka batekin bizi-bizi eraginez isuri gainera. Gainetik perrexila parparreatu, eta mahaira. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.
Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.
Etiketak: Patata
