LARANJA ETA TIPULIN ENTSALADA NOLA EGIN

5 laranja mamitsu
Tipulin fresko eta xamur bat, zerrenda oso mehetan moztua
Oliba olio birjina estra
Gatza

Zuritu eta atal loditan edo xerratan moztuko ditugu laranjak. Oso fresko behar dute izan. Iragazki batean tipulin zerrendak ipini eta xehe-xehea pasatuko ditugu uretan, tipulinaren gordin zaporea kentzeko. Zatar batez ongi lehortu eta entsaladara erantsiko ditugu. Gatza eman eta ongi garaztatuko dugu guztia oliba olio estraz.
Entsalada honi albaka hosto fresko batzuk erantsiz gero, nabarmen haziko da gure sexurako gogoa.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi