ERBI SOLOMO ERREAK
16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak
Oliba olioa eta gatza
Perrexil xehatua
4 ogi-xerra zabal, txigortuak
4 xerra eder foie-gras mi-cuit
Ale batzuk piperbeltz, xehatuak
Gutxienez bitan egin beharko dira solomoak, su bizian, egos ez daitezen. Gatza eta piperbeltza eman ondoren, padera batean jarriko ditugu, oliba olio xorta batean, erbi solomoak gorritzen. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik, baina barrua mamitsu. Perrexila hautseztatuko dugu haien gainean, sutatik atera baino lehentxeago. Aurrez foie-grasez igurtzi eta gainetik piperbeltz xehatuz hornitu ditugun ogi-xerra txigortuen gainean jarriko ditugu.
Etiketak: Erbia
