ERBI SOLOMO ERREAK SAGAR PUREAREKIN

16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak
Oliba olioa eta gatza
Perrexil xehatua
Sagar erreen purea

Gutxienez bitan egin beharko dira solomoak, su bizian, egos ez daitezen. Gatza eta piperbeltza eman ondoren, padera batean jarriko ditugu, oliba olio xorta batean, erbi solomoak gorritzen. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik, baina barrua mamitsu. Perrexila hautseztatuko dugu haien gainean, sutatik atera baino lehentxeago. Sagar erreen purearekin zerbitzatuko ditugu.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi