ERBI ZIBETA

Erbi eder bat, puskatan zatitua eta bere gibelarekin
Erbiaren odola gordeko dugu
Litro bat ardo beltz
Azenario bat, pikatua
Tipula handi bat, pikatua
Porru bat, pikatua
2 baratxuri ale, zurituak
Piperbeltza, ale batzuk
Perrexil zurtoin batzuk
Xorta bat brandy
Oliba olioa
Koilarakada bat irin
Litro eta erdia ur
Pastilla bat haragi-salda

Kazola zabal batean nahasiko ditugu erbi puskak eta ardoa, azenarioa, tipula, porrua, baratxuriak, perrexil zurtoinak, piperbeltza eta gibela. Gutxienez 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan. Haien ondoan, isurkari eta barazkietatik bereiziko dugu haragia. Zukua iragazi egingo dugu eta barazkiak gorde, perrexila izan ezik. Zuku hori irakiten jarriko dugu eta iragazi egingo dugu ondoren, zikina baztertzearren. Eltze handi batean, olio pixar bat isuri eta su bero-beroan gorrituko ditugu erbi puskak, gibel zatiekin batean, gatza eman ondoan. Sutatik aterako ditugu ondoren haragi puskak eta gibela. Gelditu den koipe horretan gorrituko ditugu marinadako barazkiak eta haragi puska txigortuak erantsiko dizkiegu ondoren. Nahasi eta irina gaineratuko dugu. Su eztian edukiko dugu guztia maneatzen erbiaren odolarekin batean, 10 bat minutuan. Ura eta pastilla salda erantsiko ditugu gero; eltzea tapatu eta 90 bat minutuan edukiko dugu guztia gozatzen, haragia xamur gelditu arte. Puskak erretiratu eta turmixean xehatuko dugu salda. Erregositako erbiaren gainean iragaziko dugu ondoren salda. 15 bat minutuan irakiten utzi eta mahairako prest egongo da erbi zibeta.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi