PATATA ETA TIPULIN ENTSALADA
Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat
2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak
Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat
Gatza eta piperbeltz eho berria
Garrantzi handikoa da patatak hoztu baino lehen xerratzea, piperbeltza ematea ontzi batean daudela eta olioa eta limoi-zukua (lehenago katilu batean nahasiak) sardexka batekin bizi-bizi eraginez gehitzea. Gainetik zerrenda mehetan zatitutako tipulinak banatu, eta buelta batzuk eman ondoren platereratzea. Kontuz eman bueltak, patatak ez desegiteko.
Patata-entsaladak askoz hobeak ateratzen dira patatak epel daudenean gobernatuz gero, hobeto hartzen baitute gobernazioa eta, horregatik, goxoagoak ateratzen dira.
Etiketak: Patata
