ARRAUTZA FLANA

12 bat flan egiteko:
1′25 l esne
6 arrautza
12 arrautza gorringo
300 g azukre

Moldeak karameluz igurzteko:
200 g azukre

Arrautza gorringoak, arrautzak eta 300 gramo azukreak nahasiko ditugu lehenik. Esnea irakin eta iragazkian pasako dugu ondoren. Nahasi egingo dugu guztia. Orduan sutan ipiniko ditugu 250 gramo azukreak, su eztian, karamelu gorri bat lortu arte. Moldeen hondoetan banatuko dugu karamelua gero. Orduan kremaz beteko ditugu moldeak, _ laurdenak estali arte, eta ipiniko ditugu Maria bainu beroan. Paper tolestatu edo zapi zahar batez estaliko dugu aurrez Maria bainuan sartzeko ontzia, moldeen oinarriek ontzi hori zuzenean uki ez dezaten. Labean edukiko ditugu 150º-ko tenperaturan, 20 bat minutuan, ertzak mamitu eta erdialdea dardarati gelditzen dela ikusi arte. Hozten utzi, poliki-poliki moldetik atera, eta giroko tenperaturan jango ditugu flanak.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi