ARRAUTZA FLANA ESNEGAINAREKIN
12 flan egiteko,
Litro laurdena esnegain
Litro bat esne
6 arrautza
12 arrautza gorringo
bainila, adaxka bat
300 g azukre
Moldeak karameluz igurzteko:
200 g azukre
Arrautza gorringoak, arrautzak, 300 gramo azukreak eta bainila aleak (laban zorrotz batez luzeran ireki eta aleak aterako ditugu horretarako) nahasiko ditugu lehenik. Esnea, esnegaina eta bainila leka irekia irakin eta iragazkian pasako ditugu ondoren. Nahasi egingo ditugu bi nahasturak. Orduan sutan ipiniko ditugu 200 gramo azukreak, su eztian, karamelu gorri bat lortu arte. Moldeen hondoetan banatuko dugu karamelua gero.
Kremaz beteko ditugu moldeak, _ laurden estali arte, eta Maria bainu beroan ipiniko ditugu ondoren. Paper tolestatu batez estaliko dugu aurrez ontzia, Maria bainuan sartzeko, moldeen hondoek ontzi hori zuzenean uki ez dezaten. Labean edukiko ditugu 150º-ko tenperaturan, ertzak mamitu eta erdialdea dardarati gelditu dela ikusi arte.
Hozten utziko ditugu flanak. Moldeetatik poliki-poliki atera eta giroko tenperaturan jango ditugu.
Etiketak: Arrautza
