ESNE FRIJITU EDO PEILAK

Litro bat esne
Kanela, adaxka bat
10 koilarakada azukre
50 g maizena
50 g irin
Koilarakada bat eguzki-lore olio
Irina eta arrautza joa
Oliba olioa, frijitzeko
Azukre eta kanela ehoak

Litro laurden bat esnetan nahasiko ditugu irina, maizena eta azukrea. 5 bat minutuan edukiko dugu egosten gainerako esnea kanelarekin; iragazi eta pixkana-pixkana erantsiko diogu aurrez prestatutako ahiari. Su eztian egosiko dugu nahastura, bira eta bira etengabe, 10 minutuz. Eguzki-lorez igurtzitako xafla edo erretilu batean zabalduko dugu ondoren, eta hozten utzi. Hoztu eta gero, lauki ederretan moztuko dugu orea, irin eta arrautza joan pasatzeko. Su ertainean frijituko ditugu, oliba oliotan. Koipe soberakina kendu eta azukrea eta kanela ehoak hautseztatuko ditugu gainetik.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi