OGI EDO OPIL SUITZAR TORRADA KARAMELATUAK
16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak
15 koilarakada krema
5 koilarakada almendra joa
Ron xorta bat
arrautza gorringo bat
Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia
Lehenik nahasiko ditugu krema eta almendra hautsa, ore lodia lortu arte. Rona eta arrautza gorringoa erantsiko ditugu ondoren. Krema lodia gelditu behar zaigu. Aurrez irin-arrautzatan pasa eta frijitutako torraden gainean zabalduko dugu prestatu dugun krema hori, geruza lodi xamarra osatu arte, eta azukrea hautseztatuko dugu gainetik. Gainazala karamelu bihurtuko dugu ondoren, geruza gorri txigortua lortu arte. Karamelugaia gori-gori erabiliko dugu, edo bestela, soplete bat erabil dezakegu, karamelugairik ez badugu. Soilik edo izozki krematsu batekin zerbitzatuko ditugu torradak.
