OPIL SUITZAR TORRADAK

8 opil suitzar edo esne-opil
Esnea, litro erdia
Esnegain likidoa, litro laurdena
10 koilarakada azukre
Kanela ezpaltxo bat
Limoi azala, zati bat
Irin xorta bat
Arrautzak, joak
Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
Azukre beltza
Kanela-hautsa

Kazola baten ipiniko ditugu esnea, esnegaina eta azukrea. Limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsi, eta irakiten jarriko dugu guztia, su eztian, lehen borborrak hasi arte. Une horretan atera egingo dugu sutatik. Hozten utziko dugu ondoren. Bitartean, prestatuko ditugu opilak esnetan bustitzeko. Labaina batez bitan zatituko ditugu opilak, luzeran, hala moztuz gero esnetan sartzean askoz ere hobeto xurgatuko baitute likidoa eta hobeto puztuko baitira. Erretilu zabal batean ipiniko ditugu opilak ondoren. Iragazki baten bidez isuriko ditugu esnea eta esnegaina opil suitzarren gainean, eta utzi egingo ditugu esnetan bustitzen, 10 minutuan gutxienez, poliki-poliki buelta emanez. Erne ibili behar dugu oso erraz hausten dira eta. Ogia esnetan ongi busti ondoan, kontu handiz pasako ditugu irin-arrautzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian frijituko ditugu ondoren, ezti-ezti frijitu ere, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero. Jan aurretik azukre beltz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, eta usaintsuak gustatzen bazaizkigu, berriz, kanela hauts pixar bat ere. Hobe da epel jatea torradak. Inauteri garaian jaten dira bereziki.

Etiketak: ,

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi