IRASAGAR GOZOKIA (MENBRILOA)

2 kg irasagar
1′6 kg azukre
Limoi baten zukua

Garrantzi handikoa da, irasagarrak zuritu eta pipitak kendu eta gero, 2 kilo inguru izatea balantzan. Orduan gopor handi batean jarri eta gero azukrea eman eta limoi zukuz busti. Pausatzen utziko dugu, horrela, ongi estalia, 8ren bat orduz hozkailuan. Denbora hori iraganik, goporreko edukia kazola handi batera irauli eta su bizi-bizian jarri, irakiten egon dadin, hondora itsatsi gabe, 60 bat minutuz. Beharrezkoa bada, sua moteldu pixka bat, ez itsasteko. Ez utzi nahasteari inoiz, bestela jai dugu.
Ordubete pasatuta, beraz, pure-makinatik pasarazi plastikozko ontzi errektangeluar batera, moldearen lana egingo baitu. Hozten utzi eta hozkailuan gordeko dugu, ongi estalita. Hoztean, mamitu egiten da, gogortu, eta urre koloreko bloke tentagarri bihurtzen da. Aski izango dugu gero zerrenda lodi samarrak egin eta gaztarekin edo txokolate beltzarekin edo nahi denarekin jatea.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi