PAQUERETTE FRUTA PASTELA

4 koilarakada irin
4 koilarakada azukre-hauts
Arrautza handi bat edo 2 txiki
Koilarakada bete ur
Koilaratxokada esnegain urtu
Ximiko bat legamia-hauts
Banana bat
Udare bat
Gatza, pixka bat

Gurin eta irinez igurtziko dugu plum-cake motako molde bat. Gopor batean irina, azukrea, arrautzak, gatza, ura eta esnegaina erantsi eta ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Legamia eta fruituak, zurituak eta zati txikitan puskatuak, gaineratuko ditugu bukaeran.
Su ertainean edukiko dugu moldea labean, 180º-tan, 40 bat minutuan, gainazala arin txigortu arte. Epel zerbitzatuko dugu pastela, krema ingeles edo esnegain harrotuarekin.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi