GANBA TARTAREA

_ kg ganba gordin, zurituak eta labanaz dado txikitan moztuak
2 abokat heldu, dadotan moztua
Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua)
Perrexila, pikatua
Tipulin-belarra, pikatua
Pixar bat ziape
2 arrautza gorringo egosi
Pixar bat soja saltsa
Pixar bat worcestershire saltsa
Zorrotada on bat oliba olio birjina
Limoi bat, zukutua
Koilaratxokada bat maionesa
Gatza eta piperbeltz eho berria

Gopor batean jarri eta oparo gatz-pipertuko ditugu ganbak. Gainerako osagaiak erantsi eta koilara batzuen bitartez nahasiko ditugu, ari eta ari, tartare krematsu bezain mamitsu bat lortu arte. Gatz-puntua zuzenduko dugu, hala behar badu.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi