GAZTA TARTA PIKU MARMELADAREKIN

Hondoa prestatzeko:
2 arrautza
100 g gurin guri, pomadan
100 g azukre
100 g pastel-irin ahul
Ximiko bat legamia hauts

Betegarria prestatzeko:
3 terrina gazta fresko, San Millan edo antzeko
Litro laurdena esnegain irakin
3 orri arrain-gelatina, uretan beratuak eta xukatuak
6 piku lehor, txortenik gabe eta dado txikitan pikatuak

Gainera:
Tarta-molde bat, 24 bat cm-ko diametrokoa
Piku marmelada ona

Hondoa prestatzeko:
Gaia guztiak gopor batean nahasi eta molde baten hondoan igurtzi ahal izango dugun orea lortuko dugu. Hondoa eta paretak ore horretaz igurtzirik dauzkala, labean sartuko dugu moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, gorritu arte.

Betegarria prestatzeko:
Esnegaina irakin eta gero erantsiko ditugu gelatinak (aurrez 10 minutuan edukiko ditugu uretan beratzen. Ongi xukatuko ditugu ondoren). Urtu egingo dira. Gopor batean edukiko ditugu gainerako gaiak eta haiekin nahasiko ditugu esnegaina eta gelatina. Ongi nahasi eta labean erretako tarta-hondo hotzaren barruan isuriko dugu nahastura. Giroko tenperaturan mamituko da orea. Hoztu egingo da gero. Ur pixar batekin edo, nahiago badugu, likore xorta batekin arinduko ondoren piku marmelada. Harekin estaliko dugu tarta, gainetik ongi zabalduz.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi