LUISA GAZTA TARTA

Hondoa egiteko:

2 arrautza
100 g gurin guri, pomadan
100 g azukre
100 g pastel-irin ahul
Ximiko bat legamia-hauts

Betegarria maneatzeko:
Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (“fromage blanc battu”)
350 g azukre-hauts
3 koilarakada bete irin
5 arrautza eta 2 gorringo
6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza, “crème double”)

Gainera:
Ximiko bat bainila-hauts
2 limoi azal birrindu
Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
20 cm-ko diametroa duen molde altu bat

Hondoa egiteko:
Osagai guztiak batu eta nahasiko ditugu gopor batean. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko:
Kontu handiz nahasiko ditugu osagai guztiak, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik. Goxo-goxoa egongo da biharamunean ere.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi