MASCARPONE KREMA

2 arrautza oso
160 g azukre
200 g esnegain, harrotua
400 g mascarpone

Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta ore krematsu bat itxura dezan. Azkenik, leunkiro gaineratuko dugu, gomazko espatula batez, esnegain harrotua, krema leun eta harro gera dadin. Pote txikitan sartu eta hoztuko dugu. Zerbitzatzerakoan, kafe ehoa edo kakao-hautsa hautseztatuko dugu haren gainean.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi