HEGALUZE MENDREZKA ERREA TIPULA ETA PIPERMIN FRIJITUEKIN

Hegaluze mendrezka eder bat, osorik eta azal eta hezurrik gabea
4 tipula, zerrendatan moztua
Oliba olioa
24 pipermin fresko
Perrexil pikatua
Gatza
2 koilarakada eguzki-lore olio
Koilarakada bat sagardo-ozpin

Kazola edo padera bat su ertainean jarri eta hartan maneatuko ditugu tipulinak, gatz eta oliba olio pixar batez. Erne, erre edo gehiegi gorri ez dakizkigun! Koipea xukatu eta geroko gordeko dugu tipulina.
Oliba olio ugaritan frijituko ditugu ondoren piperminak. Xukatu.
Eguzki-lore olioa, perrexila pikatua eta sagardo-ozpina ongi nahasiko dugu gero. Alde bietatik gatza eman ondoren, txigortzen jarriko dugu padera batean mendrezka, su bizian, olio xorta batekin. 4 minuturen buruan, sutatik aterako dugu mendrezka, lehor ez dakigun. Gatza eman eta olio, perrexil eta ozpin nahastura garaztatuko dugu ondoren haren gainean. Potxaturiko tipulina berotu eta salteaturiko mendrezkaren azpian jarriko dugu. Haren gainean, ordea, piper min frijitu berriak paratuko ditugu. Piperminen olioa erantsiko dugu azkenik.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi