HEGALUZE TARTAREA
_ kg hegaluze edo hegalabur, azal eta hezurrik gabe, labanaz dado txikitan moztua
2 abokat heldu, dadotan moztua
Tipulin bat, pikatua eta ondoren uretan garbitua (iragazkian ongi xukatua)
Perrexila, pikatua
Pixar bat ziape
2 arrautza gorringo egosi
Pixar bat soja saltsa
Pixar bat worcestershire saltsa
Zorrotada on bat oliba olio birjina
Limoi bat, zukutua
Koilaratxokada bat maionesa
Gatza eta piperbeltz eho berria
Gopor batean jarri eta oparo gatz-pipertuko ditugu hegaluze dadoak. Gainerako osagaiak erantsi eta koilara batzuen bitartez nahasiko ditugu, ari eta ari, tartare krematsu bezain mamitsu bat lortu arte. Gatz-puntua zuzenduko dugu, hala behar badu.
Kutixi eguna izanez gero, koilarakada eder bat zingiber marmelada erants zeniezaiekete gainerako gaiei, eta zaporez beteriko tartare misteriotsu bat lortuko duzue.
Etiketak: Hegaluzea
