HEGALUZEA PIPERREKIN

4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
Ximiko bat irin
12 piper berde, zerrendetan moztuak
4 baratxuri ale
Oliba olioa
Gatza

Padera batean olio ugari isuri eta su bizian frijituko ditugu piper berdeak baratxuriekin, osorik eta zuritu gabe. Xukatu eta gatza emango diegu, ez asko.
Irinetan igurtziko ditugu hegaluze puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Hegaluze puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan (lodieraren arabera) utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
Hegaluze puska egin berriak erretilu batean ipini eta piper zerrenda frijituez estaliko ditugu. Gatz pixka bat eman eta mahaira.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi