ILAR ZOPA
Ilar izoztuak, kilo bat
Haragi salda edo ura salda kontzentratuaren pastilla batekin, 1’3 litro
15 koilarakada esnegain likido
400 g gurin
Gatza
Salda edo ura irakiten jarri. Orduan, borborka hasten denean, gatz pixka bat eman eta ilar izoztuak sartu. Berriz borborka hasten den momentuan, 5 minutu egon dadila irakiten. Gero dena irabiagailu baten ontzian sartu, eta eragin indar bete-betean, krema xuabe eta fina lortzeko. Berriz sutan jarri, esnegain likidoa gehitu eta berriz irakiten duenean gurina erantsi. Berriz sartuko dugu irabiagailuaren besoa; ez utzi irabiatzeari. Gatzik behar ote duen probatu eta zerbitzatu.
Etiketak: Ilarra
