ILARRAK ARRAUTZA IRAKINAREKIN

800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik)
Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua
10 koilarakada ilar leka salda
Tipulin fresko bat, pikatua
2 baratxuri ale, xehatuak
4 koilarakada oliba olio birjina
4 arrautza fresko
Gatza

Ilar lekak egosiko ditugu litro bat urean.
Tipulina gozatuko dugu paderan, olio beroan. Ordu laurdenaren ostean erantsiko dizkiogu ilarrak, azukre pixar batekin. Beste bost bat minutu egin eta salda gaineratuko dugu, 10 koilarakada. Arrautzak hautsiko ditugu haren barruan, ezti eta leun, kazolaren bi ertzetan, zuringoek elkar jo ez dezaten. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, bost bat minutuan, salda murriztu eta arrautzak mamitu arte. Gatz-puntua neurtu eta mahairako prest izango ditugu ilarrak.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi