ITSAS AINGIRA ESKABETXEAN

1’5 kg itsas aingira, garbi eta triparik gabe, domina lodietan moztua
Irina eta frijitzeko olioa
2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
Porru bat, xerratan
8 baratxuri xister, osorik
Erramua, hosto fresko bat
4 koilarakada tomate saltsa
10 koilarakada oliba olio
Koilarakada erdia piperrauts min
Oliba olio birjina, litro erdia
Litro laurdena sagardo-ozpin
Litro laurdena ardo zuri
Gatza

Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dugu itsas aingira. Xukatu eta geroko gordeko dugu. Kazola handi bat sutan jarri eta koilarakada batzuk oliba olio, tipulinak, porrua eta baratxuriak sartuko ditugu ondoren. Gatza eman eta su eztian gozatuko dugu. guztia 10 bat minutuan. Piperrautsak, tomate saltsa eta erramua gaineratu eta, gai guztiak birika nahasi eta gero, oliba olio birjina, sagardo-ozpina eta ardo zuria isuriko ditugu. Dena irakiten hasi eta beste 5 minutuan edukiko dugu kazola borborka, ozpinak bere indarra gal dezan. Eskabetxe horretan sartuko dugu ondoren arrain frijitua. Su motelean beste bi minutuz edukiko dugu kazola, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko ditugu gaiak. Itsas aingirak hezur asko ditu baina mami eta zapore handikoa aldi berean. Erne txikiekin, badakigu nolako bereziak diren janari kontuetan.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Arraina behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi