ITSAS KABRA EGOSIA

4 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe
Tipulin bat, zuritua
Porru garbi bat
Erramu freskoa, hosto bat
Iltze usaintsu bat
Baso erdi bat ardo zuri
Limoia, azal txiki bat
Perrexila, hosto batzuk
4 koilarakada oliba olio birjina
Limoi baten zukua
Ura eta gatz larria

Kazola zabal batean, ur ugaritan ipiniko ditugu gatza larria, tipulina, porrua, erramua, iltzea, ardo zuria, limoi azal eta perrexila. Su bizian jarri eta, irakiten hasi ondoren, egosten utziko dugu guztia 10 bat minutuan, salda bat balitz bezala.
Sua guztiz apaldu eta itsas kabrak kazolaratuko ditugu ondoren. Ongi estal ditzala saldak. Urak ez du borborka hasi behar, arraina hauts ez dadin, eta horrela edukiko dugu arraina 15 bat minutuan, berotasun handian baina irakin gabe. Arrainaren egoste-puntuaz arduratuko gara, lehor ez dakigun.
Xukatu eta, hezurrak kendu eta gatz larria eman ondoren, limoiz zukuaz eta oliba-olio birjinaz eginiko limoi-olioaz garaztatuko ditugu itsas kabrak.
Begi-bistakoa denez, ezer bota aurretik, edan egingo dugu arraina egosi den salda, gosaritarako bada ere, edo izozturik gordeko dugu, arrain zopa egiten dugunean erabiltzeko.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi