LEGATZ ARRABA EGOSIAK OZPIN-OLIOTAN
800 g legatz arraba egosi
15 koilarakada oliba olio birjina
5 koilarakada sagardo-ozpin
Piper gorri bat, pikatua
Piper berde bat, pikatua
2 baratxuri ale, pikatuak
Ximiko bat worcestershire saltsa
Perrexil xehatua
Gatza eta piperbeltz eho berria
Zuritzea eskatzen dute agian arraba batzuek, ez baitira horren ahogozokoak azal lodikoak direnez.
Gai guztiak nahasiko ditugu, ozpin, gatz eta piperbeltzetik hasita. Ongi nahasi eta saltsa horretaz bustiko ditugu arrabak, domina loditan zatitu eta gero.
Guraize batzuez moztu ahal izango dugu perrexila. Guri dagokigunez, zati finak baino nahiago ditugu puska trauskilak. Mamitsuago geratzen dira jakiak.
Etiketak: Legatza
