LUZOKER ENTSALADA

8 pepino ertain, oso freskoak
Oliba olio birjina, 10 koilarakada
Limoi baten zukua
Gatza eta piperbeltz eho berria

Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik egin ez izana landaretik kanpo. Txiki samarrak izatea hobe. Pepinoak ongi zuritu, batere azal hondarrik utzi gabe. Zenbat eta erdialderago, orduan eta goxoago eta gelatinakarago.
Oso xerra meheak egingo ditugu. Katilu batean ozpin-olioa prestatu, limoi zukua, gatza eta piperbeltza nahasiz eta oliba olioa hari fin batean gehituz. Hotz-hotza zerbitzatu.

Etiketak:

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi